"BAT DENONTZAT, DENOK BATENTZAT!" AURRERA!

jueves, 23 de mayo de 2013

5.PROIEKTUA: ...SAIATZE HORRETAN EZIN GELDITU...


Maiatzaren 13an 5. proiektuarekin hasi ginen," Saiatze horretan ezin gelditu...". Proiektu honetan esperimentu   asko egin behar ditugu. Horretarako 5 talde egin genituen: arranoak, azeriak, panterak, katamotzak eta zaldiak. Ordenagailuetan ere lan egiten ari gara, esperimentuak egin eta gero txosten zientifikoan informazioa apuntatzeko.GAI HAU OSO DIBERTIGARRIA IZANGO DA!

San Prudencio

 San Prudencio apirilaren 28an ospatzen da Araba osoan. Eskolan 26an  egin genuen danborrada,arratsaldean. Goizean murgiakoekin eta aramaiokoekin elkartu ginen, Izarran, pilota inguruko jolas dibertigarriak egiteko.Oso ondo pasatu genuen!

Egun polit hori igaro ondoren bederatzi opor egun  pasatu genuen,  27tik 5era!


.


 

SEXU HEZKUNTZA


Aurten seigarren proiektua dela eta, sexu hezkuntzako ikastaro labur  bat egingo dugu. Hurrengo astetan sexologoa  etorriko zaigu berarekin interesatzen zaizkigun sexu inguruko gaiak tratatzera.


HELBURU OROKORRAK


1. Giza Izate Sexuduna pertsonen ezaugarri oinarrizkoa dela ulertu. Eraikuntza pertsonal honetan biologia, afektibitatea, kognizioa eta kultura elkar harremanduko dira.

2. Neska ala mutil, gizon eta emakume izatea onartu, gizarte paperen malgutasunean oinarrituz, bakoitza den bezala adierazteko aukera izan dezan, nahi duen moduan harremanduz, maskulinitate eta feminitate eredu zorrotzetatik kanpo.

3. Sexualitatearen ideia positiboa landu. Denak ezberdinak gara, eta ondorioz gure gustu eta desioak ezberdinak izango dira. Gure desioak adierazten ikasi eta besteenak errespetatu. Mugak betiere, eta bizitzako beste eremutan bezala, gure desioak asetzeko bestearen manipulazio edo erabilpen ezinean egongo da.

4. Sexualitatearekiko jarrerak eta jokaerak arautzen dituzten eredu eta arauen inguruko hausnarketa egin. Modu honetan bakoitzak bere sinismen eta ereduak sortzeko aukera izango du.

5. Gaztea bere osasunaren kontrola, autonomia eta ardura har dezan lagundu. Hau bere egunerokotasunean garrantzitsua izango da, jokaeren arriskuak baloratzeko eta osasuntsuena aukeratzeko baliabideak erraztuko zaizkielako.


EDUKIAK (bi multzoetako oinarrizkoena).


L.H. 5.maila
-         Sexualitatearekiko lengoaia aztertu
-         Gorputz sexuduna: anatomia eta fisiologia.
-         Gorputz irudia eta garbitasun ohitura osasuntsuak.
-         Sexu identitatea. Mutil izan, neska izan.
-         Adiskidetasuna, senitartea (sentimenduak, motak, harremanak,…)
-         Sexu gehiegikeriak. Zer egin eta komunikatzeko egokitasuna.

L.H 6.maila
-         Sexualitate kontzeptua
-         Aldaketa biofisiologikoak (gorputz irudia, menarkia eta ondorengo hilekoak, gau isurketak, isurketak,
      …)
-         Aldaketa psikologikoak (sentimenduak, autoestimua, errespetua)
-         Gizarte aldaketak (familia harremanak, parekoen taldea…)
-         Gizartean pertsonei esleitutako sexu paperak.
-     Desioaren orientatzioa.
-     Praktika erotikoak(laztanak, musuak, masturbazioa,koitoa...)

Nire ustez zalantza asko sortuko dira, eta seguru denak argituko dizkigula. ONDO IZAN!

jueves, 16 de mayo de 2013

"Marko Polo" antzerkia

       Pasa den hilabetean, ingeleseko orduan, antzerki bat ikusi genuen. Marko Poloren istorioa kontatzen zuen:
Marko Polo Txinara joaten da bete aitaren lagun bati gutun bat ematera. Han neska batez maitemintzen da eta jateko makiltxoak erabiltzen ikasten du. Bere aitaren lagunari gutuna ematean, Marko konturatzen da bere aitak bere lagunaren alabarekin ezkontzea nahi zuela. Gero, neska hori berak maite zuena zela ikusten du. Bukaeran eskondu egin ziren.
       Asko gustatu zitzaigun. Antzerkiaren amaieran dantzatu genuen beste eskolako ikasleekin.





     

jueves, 9 de mayo de 2013

RWANDATIK HURBILAGO

 Pasa den martxoaren 5an Kuartangoko pertsona batzuk eta Rwandako bat etorri zitzaizkigun. Kuartangokoak Rwandako bizimodua hobetzeko lan egiten ari dira. Gelan beraien esperientziak  kontatu zizkiguten eta gure galderei erantzun ziguten.
Aurkezpenaren gai nagusiak koltana eta hangoen elikadura ziren. Gelan azaldu ziguten Koltana beraientzat oso baliogarria zela eta hori lortzeko batzuetan biolentziara heltzen zirela. Koltanaz gainera,  elikadurari buruz hitz egin ziguten. Ume asko desnutrizioa dela eta hil egiten dira Rwandan
  








Umeen eskubideak

Herritartasun arloan umeen eskubideak ikasi ditugu. Ausnartu eta komentatu ondoren bikoteak egin genituen.  Bakoitzak eskubide batez arduratu zen eta kartulinetan txartelak egin genituen. Bukatzean, bikote bakoitzak klaseko besteei azaldu  eta eskolako pasabidean jari genituen.
Eskubideak hauek dira:

  1. Berdintasuneko eskubidea, arraza, erlijioa edo nazionalitatea kontuan hartu gabe.
  2. Babes berezia jasotzeko eskubidea, fisikoki, mentalki eta sozialki osasuntsu haz daitezen.
  3. Izena eta nazionalitatea bat izateko eskubidea.
  4. Elikadura, etxebizitza eta osasun arreta egokia izateko eskubidea.
  5. Urritu fisiko edo psikikoek hezkuntza eta arreta bereziak jasotzeko eskubidea.
  6. Familiak eta gizarteak maitatua eta ulertua izateko eskubidea .
  7. Doako hezkuntzarako eskubidea. Ongi pasatzeko eta jolasteko eskubidea.
  8. Arrisku egoeretan arreta eta laguntza jasotzeko lehenak izateko eskubidea.
  9. Abandonatua eta lanean esplotatua ez izateko eskubidea.
  10. Munduko pertsona guztien arteko elkartasuna, adiskidetasuna eta justitzia sustatzen dituen hezkuntza jasotzeko eskubidea.



jueves, 25 de abril de 2013

TXANELAKO 4. PROIEKTUA:LANA EGINEZ GOAZ AURRERA

Txanelako laugarren proiektuarekin hasi gara,eta proiektuaren gaia asmakizunak eta aurrerapen teknologikoak dira.Iraultza industriala ere landu dugulako, Charles Chaplinen filme bat ikusi dugu, "Tiempos modernos" izenekoa,nire ustez oso filme ona eta dibertigarria da.


AZKEN TXANGOA




Aurten, urtero bezala, azken txangoa egingo dugu eta oraingoan ...SOPUERTA ABENTURARA JOANGO GARA!
Euskal herriko basoen barruan primeran pasako dugu tirolinak,zubiak...Ekainaren 14an oso ondo pasatuko dugu guztiok.Aurten ezin dugu galdu aukera hau denok batera egongo garen azken kurtsoa.
Pasaden urtean bezala, egun osoa pasako dugu han, eta gainera bostgarren mailakoekin joango gara!




jueves, 21 de marzo de 2013

HISTORIAN ZEHAR

2013ko otsailaren 8an inauteriak ospatu genituen. 6.mailako gela erdia  astronautaz mozorratu ginen  eta  beste erdia estralurtarrez. Espazio-ontzia egitea oso zaila zen, lan asko ematen zuelako; eta estralurtarren nabea, berriz, ia eginda zegoen. Jantziak ,ordez,oso simpleak ziren: antronautena eskafandra,praka eta kamiseta txuria; estralurtarrena, berriz, bi antenekin, aurpeguia berdez, jertse berdea eta praka berde batzuk.





ARGAZKI HONETAN  ASTRONAUTAK ESTA ESTRALURTARAK AGURTZEN.


HEMEN ESKAFANDRAK EGITEN.


ASTRONAUTAK ETA ESTRALURTARRAK




                                         ESTRALURTAR TALDETXO BAT



jueves, 14 de marzo de 2013

KORRIKA 2013




2013ko matxoaren 20an korrika eguna ospatu egingo dugu Izarra eskolan .Ikastolako guztiok parte hartuko  dugu. Gela bakoitza  herriko bazter batean egongo da.Gu,6.mailakook, Ostuñotik abiatuko gara;eta besteak,berriz,zenbat eta txikiago izan ,orduan  eta eskolatik hurbilago. Eskolako nagusienak garenez jendea biltzen joango gara.  Korrika bukatu eta gero txokolatea jan eta dantza pitin bat egingo dugu. Korrika ospatzen  dugu euskararen hizkuntza defendatu nahi dugulako.Korrika hoberena!
          Gaur 21 bat da.Atzo gure klaseko batzuk korrika 18.ean parte hartu egin zuten. Izarratik gaueko 4etan pasatu zen. Bestalde, eskolan, kontatu nizuen bezala, korrika txikia burutu genuen. Irakasleek esaten dutenez, aurtegoa hoberena izan zen.Urte batzuetan ,berriz,oso azkar joaten ziren eta txikiak atzean geratzen ziren.Urtehontan ez da hori gertatu dena oso ondo geratu da. Guk pentastzen genuen txokolatea egongo zela baina ez zen egon pena handia eman zigun.
.

GRABAKETA SAIOA



           Aurreko batean esan genuen bezala, arratsalde batean Daviden aita etorri zen  guk sortutako "22 mosketeroen" abestia grabatzera. Berak esan zuen  abestia ondo grabatzeko eta polit geratzeko, taldeka joan behar genuela ondoko gelara. Kaskoak eta isiltasuna ezinbestekoak ziren. Azkenean talde guztiek abestu zutenean Daviden aitak gure "22 mosketeroen"ahots guztiak elkartu zituen. Primeran  geratu zen!        
       
          Oraingoan bideoa eta abestiaren letra aurkezten dizkizuegu.




22 MOSKETEROAK

22 mosketeroak,
Izarrako eskolakoak;
22 mosketeroak,
eskolako nagusiak.

Ikasten duguna oso zaila da eta
A zelako ahalegina!
Saiatzen bagara guztiok batera
EZINA BETI EGINA!

22 mosketeroak…

Ikasle jatorrak eta alaiak gara
Oso azkarrak ta atseginak
Mintzatzen garen hizkuntza Euskara da
Beraz denak euskaldunak


martes, 26 de febrero de 2013

ELURRA TEILATUAN ...

Begira,begira,begira ...

viernes, 22 de febrero de 2013

jueves, 7 de febrero de 2013

OLENTZEROREN EGUNA

                                OLENTZEROREN EGUNA

          Abenduaren 21ean Olentzeroren eguna ospatu genuen .
Ikastolako guztiok  baserritarrez jantzi ginen  .
         Lehenengo,  plazara Olentzerori deitzera joan ginen. Heldu zenean elizarantz abiatu  ginen prestatutako dantzak eskaintzera. Gela guztiek  dantza zoragarri bat egin zuten eta gu aurkezleak izan  ginen. Bukatzeko, Olentzerok  gela bakoitzari opari bana eman zion. 
           Gero geletara joan ginen opariekin jolastera eta ondoren etxera itzuli ginen. 

                               Horra doaz Olentzeroren argazkiak ! 









                   

jueves, 31 de enero de 2013

                                          ORIO
Oporren ondorengo lehenengo astean Txurruka aterpetxera (Orion) joan ginen ingelesa hobetzeko asmoz. Han Eusko Jaurlaritzak antolatutako bost eguneko ikastaro batean parte hartu genuen Luis Dorado ikastolakoekin.
Irakasle asko zeuden, adibidez: Angie,Aida,Conor...
Gainera hango janaria oso goxoa zegoen.
Lagun asko egin genituen eta ingelesa asko ikasi genuen.

Oso dibertigarria izan zen!!!






euskararen eguna

                 

                                 EUSKARAREN  EGUNA

 Abenduaren  3an euskararen eguna izan zen, baina guk, eskolan, abenduaren 5ean ospatu genuen. Goizean, taldeka euskararen aldeko txartelak egin genituen. Ondoren, irakasleek domina bana eman ziguten jokuetan jolasteko. Segun eta ze kolorekoa izan talde batean  edo bestean sartu behar genuen. Gero txartelak frontoiko horman pegatu genituen. Jokuetan jolastu ondoren txokolatezko bokadilo bana eman ziguten.

                 Jokuetan oso ondo pasa genuen!






txirrindularitza

                                           TXIRRINDULARITZA  

Abenduaren  13an  txirrindularitza  topaketa  egin genuen Gopegin. Hiru eskolatakoak  elkartu ginen: Izarrakoak, Murguiakoak eta  Gopegikoak. Klaseko batzuk   
bizikletak  eraman zituzten.  Han  lasterketetan, jinkanan eta beste jolas  batzuetan hartu genuen parte.
Lasterketan  Unai hirugarrena  geratu  zen. Bukatu eta gero  Aquarius  bat eman ziguten.  
Hoberena  oso ondo pasatu  genuenuela  izan zen, eta  txarrena... eguraldia, zaparrada galanta  jasan  genuen eta!
                    




  LASTERKETARAKO  PRESTATZEN





    
 LASTERKETAN


miércoles, 9 de enero de 2013

INGELERA IKASTEA ...ETA ASKOZ GEHIAGO


Dakizuenez, Orion gaude. Eskolara itzultzean  kontatuko dugu hemen bizi izandako guztia; baina, momentuz, jakin ezazue primeran gaudela.