"BAT DENONTZAT, DENOK BATENTZAT!" AURRERA!

jueves, 23 de mayo de 2013

SEXU HEZKUNTZA


Aurten seigarren proiektua dela eta, sexu hezkuntzako ikastaro labur  bat egingo dugu. Hurrengo astetan sexologoa  etorriko zaigu berarekin interesatzen zaizkigun sexu inguruko gaiak tratatzera.


HELBURU OROKORRAK


1. Giza Izate Sexuduna pertsonen ezaugarri oinarrizkoa dela ulertu. Eraikuntza pertsonal honetan biologia, afektibitatea, kognizioa eta kultura elkar harremanduko dira.

2. Neska ala mutil, gizon eta emakume izatea onartu, gizarte paperen malgutasunean oinarrituz, bakoitza den bezala adierazteko aukera izan dezan, nahi duen moduan harremanduz, maskulinitate eta feminitate eredu zorrotzetatik kanpo.

3. Sexualitatearen ideia positiboa landu. Denak ezberdinak gara, eta ondorioz gure gustu eta desioak ezberdinak izango dira. Gure desioak adierazten ikasi eta besteenak errespetatu. Mugak betiere, eta bizitzako beste eremutan bezala, gure desioak asetzeko bestearen manipulazio edo erabilpen ezinean egongo da.

4. Sexualitatearekiko jarrerak eta jokaerak arautzen dituzten eredu eta arauen inguruko hausnarketa egin. Modu honetan bakoitzak bere sinismen eta ereduak sortzeko aukera izango du.

5. Gaztea bere osasunaren kontrola, autonomia eta ardura har dezan lagundu. Hau bere egunerokotasunean garrantzitsua izango da, jokaeren arriskuak baloratzeko eta osasuntsuena aukeratzeko baliabideak erraztuko zaizkielako.


EDUKIAK (bi multzoetako oinarrizkoena).


L.H. 5.maila
-         Sexualitatearekiko lengoaia aztertu
-         Gorputz sexuduna: anatomia eta fisiologia.
-         Gorputz irudia eta garbitasun ohitura osasuntsuak.
-         Sexu identitatea. Mutil izan, neska izan.
-         Adiskidetasuna, senitartea (sentimenduak, motak, harremanak,…)
-         Sexu gehiegikeriak. Zer egin eta komunikatzeko egokitasuna.

L.H 6.maila
-         Sexualitate kontzeptua
-         Aldaketa biofisiologikoak (gorputz irudia, menarkia eta ondorengo hilekoak, gau isurketak, isurketak,
      …)
-         Aldaketa psikologikoak (sentimenduak, autoestimua, errespetua)
-         Gizarte aldaketak (familia harremanak, parekoen taldea…)
-         Gizartean pertsonei esleitutako sexu paperak.
-     Desioaren orientatzioa.
-     Praktika erotikoak(laztanak, musuak, masturbazioa,koitoa...)

Nire ustez zalantza asko sortuko dira, eta seguru denak argituko dizkigula. ONDO IZAN!

1 comentario:

Anónimo dijo...

DAVID INTERESGARRIA DA ONDO PASAKO DUGU GELAN EGUN HORRETAN FARRE ASKO EGINGO DUGU