"BAT DENONTZAT, DENOK BATENTZAT!" AURRERA!

jueves, 14 de marzo de 2013

GRABAKETA SAIOA



           Aurreko batean esan genuen bezala, arratsalde batean Daviden aita etorri zen  guk sortutako "22 mosketeroen" abestia grabatzera. Berak esan zuen  abestia ondo grabatzeko eta polit geratzeko, taldeka joan behar genuela ondoko gelara. Kaskoak eta isiltasuna ezinbestekoak ziren. Azkenean talde guztiek abestu zutenean Daviden aitak gure "22 mosketeroen"ahots guztiak elkartu zituen. Primeran  geratu zen!        
       
          Oraingoan bideoa eta abestiaren letra aurkezten dizkizuegu.




22 MOSKETEROAK

22 mosketeroak,
Izarrako eskolakoak;
22 mosketeroak,
eskolako nagusiak.

Ikasten duguna oso zaila da eta
A zelako ahalegina!
Saiatzen bagara guztiok batera
EZINA BETI EGINA!

22 mosketeroak…

Ikasle jatorrak eta alaiak gara
Oso azkarrak ta atseginak
Mintzatzen garen hizkuntza Euskara da
Beraz denak euskaldunak


No hay comentarios: