"BAT DENONTZAT, DENOK BATENTZAT!" AURRERA!

jueves, 31 de enero de 2013

                                          ORIO
Oporren ondorengo lehenengo astean Txurruka aterpetxera (Orion) joan ginen ingelesa hobetzeko asmoz. Han Eusko Jaurlaritzak antolatutako bost eguneko ikastaro batean parte hartu genuen Luis Dorado ikastolakoekin.
Irakasle asko zeuden, adibidez: Angie,Aida,Conor...
Gainera hango janaria oso goxoa zegoen.
Lagun asko egin genituen eta ingelesa asko ikasi genuen.

Oso dibertigarria izan zen!!!






euskararen eguna

                 

                                 EUSKARAREN  EGUNA

 Abenduaren  3an euskararen eguna izan zen, baina guk, eskolan, abenduaren 5ean ospatu genuen. Goizean, taldeka euskararen aldeko txartelak egin genituen. Ondoren, irakasleek domina bana eman ziguten jokuetan jolasteko. Segun eta ze kolorekoa izan talde batean  edo bestean sartu behar genuen. Gero txartelak frontoiko horman pegatu genituen. Jokuetan jolastu ondoren txokolatezko bokadilo bana eman ziguten.

                 Jokuetan oso ondo pasa genuen!






txirrindularitza

                                           TXIRRINDULARITZA  

Abenduaren  13an  txirrindularitza  topaketa  egin genuen Gopegin. Hiru eskolatakoak  elkartu ginen: Izarrakoak, Murguiakoak eta  Gopegikoak. Klaseko batzuk   
bizikletak  eraman zituzten.  Han  lasterketetan, jinkanan eta beste jolas  batzuetan hartu genuen parte.
Lasterketan  Unai hirugarrena  geratu  zen. Bukatu eta gero  Aquarius  bat eman ziguten.  
Hoberena  oso ondo pasatu  genuenuela  izan zen, eta  txarrena... eguraldia, zaparrada galanta  jasan  genuen eta!
                    




  LASTERKETARAKO  PRESTATZEN





    
 LASTERKETAN


miércoles, 9 de enero de 2013

INGELERA IKASTEA ...ETA ASKOZ GEHIAGO


Dakizuenez, Orion gaude. Eskolara itzultzean  kontatuko dugu hemen bizi izandako guztia; baina, momentuz, jakin ezazue primeran gaudela.