"BAT DENONTZAT, DENOK BATENTZAT!" AURRERA!

jueves, 22 de noviembre de 2012

OLENTZEROREN JAIALDIA


Aurten, urtero bezala, Olentzeroren  jaialdia antolatuko dugu. Abenduaren 21an ospatzen da.Euskaldunon jantziez jantziko gara;gero elizara joango gara. Hor ikasitako dantzak dantzatuko  ditugu,Olentzerorentzat. 
Gero  opariak emango dizkigu, klasera bueltatu eta opariak ireki¡

OSO ONDO PASATUKO DUGU!!!!!!

lunes, 19 de noviembre de 2012

SHANDY URAKANA

 Shandy urakan bat da, Amerikako Ipar-ekialdeko kostaldean kalte handiak egin zituen , eta New Yorken 40 pertsona hil ditu.  1.000.000 bat pertsonek min  izugarriak  izan dituzte etxeetan. Horrez gain trenak , zinemak , hegazkinak ,metroa , teatroak … itxi egin dituzte.          

EUROPA


Txanelan  bigarren proiektuarekin hasi gara. Gaia ``Europa´´ da. Asko ikasi behar dugu eta Anabelek guri laguntzeko ikasten,  orrialde bat erakutsi digu: ``mapas  interactivos´´. Bertan Europako
50 estatuak ikasi behar ditugu eta estatu bakoitzaren hiriburua. Mendikate, ordoki eta ibai inportantenak ere ezagutuko ditugu.


Hemen disfruta zaitezkete  Europako paisaia eder batzuez eta beherago Europako monumento ezagunenak.







jueves, 15 de noviembre de 2012

LELOA ETA ABESTIA


 Herritartasuneko klasean leloa eta abesti bat  asmatu genituen denon artean. Lelo asko proposatu genituen, besteak beste,             “ Euskara mintzatu eta ondo pasatu”, “a ze poza, gure klase martsosa” etb. Bukaeran, honek irabazi zuen: “Denok batera, gara “la pera”.
Abestia sortzeko Davidek erritmo bat asmatu zuen eta Elenak, bertso bat. Azkenik, lotu eta kanta polit bat osatu genuen. Agian Olentzeroren jaian beste klasetakoei  kantatuko diegu. Oso entretenigarria izan da! Prest dagoenean eta gai baldin bagara, blogean sartuko dugu.

sábado, 3 de noviembre de 2012