"BAT DENONTZAT, DENOK BATENTZAT!" AURRERA!

viernes, 24 de febrero de 2012

ZUIAKO ESKOLETAKO PILOTA ETA BERTSO TOPAKETAK, ARAMAION.

Pasa den ostegunean, otsailak 24an, Aramaion, bertako,Murgiako, Legutioko, Gopegiko eta Izarrako 5. eta 6. mailetako ikaleok elkartu ginen eguna elkarrekin pasatzeko. Goiza pilota jolasetan eman genuen talde bakoitzean herri ezberdinetako haurrak geundelarik. Orokorrean ondo pasatu genuen.


Eguerdian eskola ondoko parkean jolastu eta bazkaldu genuen. Oso eguraldi ona egin zuenez, disfrutatu genuen baina, hori bai, beste eskolakoekin ez ginen asko erlazionatu! Aipatzeko da daukaten txirrista; IKUSI ZE LUZEA!


 Bazkaldu ostean antzokian (ze zori ona horrelakoa izatea!) eskola bakoitzekoek prestatutako bertsoak kantatu zituzten. Aramaiokoak gurekin sartu ziren baina, beno, txantxetan. Gurea ondo atera zitzaigun eta pozik itzuli ginen Izarrara.