"BAT DENONTZAT, DENOK BATENTZAT!" AURRERA!

jueves, 27 de octubre de 2011

IZARREN ARTEAN!

Atzo, urriak 26, Iruñan izan ginen. Iristean ordu erdia eman genuen hamaiketakoa jaten eta jolasten. Ondoren planetarioan sartu ginen. Gela borobil batean zinemakoak baino etzandago dauden eserlekuetan egokitu ginen eta, erdian zegoen errobot bati esker, goiko kupula batean muntaia txundigarria ikusi genuen. Bi atal zituen: Amamalur ikuskizuna -Lurraren sormena eta garapena azaltzen zuena- eta gaueko zerua -konstelazioak-. Gero, galderak egin ahal izan genizkion neska ardunadunari. 
Gauza asko ikasi genuen eta oso ondo pasatu genuen.
Bazkaldu, jolastu eta... Izarrara!





jueves, 20 de octubre de 2011

GURE LELOA

Gure taldearen izena 20 mosketeroak aukeratu dugu hogei garelako eta denok lagunak garelako. Mosketeroak bezala, denok, beti, besteei laguntzeko prest gaude.Adibidez: batek ez badaki zerbait egiten, denok laguntzen diogu jakin arte. Gainera denok hartu behar dugu parte jarduera guztietan.

BAT DENONTZAT, DENOK BATENTZAT!



viernes, 14 de octubre de 2011

BERRIRO ESKOLARA!

        Aurten 5. maila egingo dugu. Irailean hastea gogor samar egin zitzaigun: eskolara iristea, goiz altxatzea, etxerako lanak egitea... Bestalde oso pozik hasi ginen dena berria zelako: gela, liburuak, ordenagailuak, bloga, arbela digitala, andereñoa...Gainera ondo sentitu ginen berriz lagunak ikustean. Eta gurekin batera ikasle berri bat etorri zen, Loredana izenekoa.

        Txanelako lehenengo gaia "Unibertsoa" da; gai misteriotsua! Asko ikastea espero dugu!



Argazkietan  planetei buruzko informazioa bilatzen ari gara.