HAS GAITEZEN GURE BAZTER EDERRAK MIRESTEN!
"BAT DENONTZAT, DENOK BATENTZAT!" AURRERA!
miércoles, 30 de noviembre de 2011
viernes, 25 de noviembre de 2011
EZETZ HEGAN EGIN!
Pasa den ostiralean Gasteizera joan ginen "Ezetz hegan egin" antzezlana ikustera.
Pertsonaiak lau txori ziren; lauek hegan egiteko arazoak zituzten: bat potoloegia zen; bestea tukua zen; hirugarrena zaurituta zegoen eta azkenak izorratuta zeukan bere nerbio sistema.Irla batean harrapatuta zeuden urakan bat zetorrelako. Beste txoriak joanda ziren beraiek hor abandonaturik utzita.Janari gutxi zutenez eztabaidatzen eta borrokatzen dute beraien artean baina urakanak jotzen duenean elkarri laguntzen diote. Bukaeran tukuaren irlara elkarrekin joatea erabaki zuten janariaren bila.
Gehien gustatu zaiguna urakanaren antzezpena izan da, oso ondo egina zegoelako.
Antzezlan honekin ezin dela inor abandonatu eta guztiok elkarri lagundu behar diogula ikasi dugu.

domingo, 13 de noviembre de 2011
NON OTE GAUDE...
Asma dezakezue non izan naizen asteburu honetan nire familiarekin?
Pista bat behar duzuela? Bada, horra doa...
Hor ikusten den jauregia Antena 3-ko Gran hotel izeneko teleseriean agertzen da astero, asteartero.
Beste bat?
Espainako iparraldeko hiriburu bat da.
Hirugarrena nahi?
Cantabrian dago.
Orain, bai, ezta? Ba... Erantzun azkar!
jueves, 27 de octubre de 2011
IZARREN ARTEAN!
Atzo, urriak 26, Iruñan izan ginen. Iristean ordu erdia eman genuen hamaiketakoa jaten eta jolasten. Ondoren planetarioan sartu ginen. Gela borobil batean zinemakoak baino etzandago dauden eserlekuetan egokitu ginen eta, erdian zegoen errobot bati esker, goiko kupula batean muntaia txundigarria ikusi genuen. Bi atal zituen: Amamalur ikuskizuna -Lurraren sormena eta garapena azaltzen zuena- eta gaueko zerua -konstelazioak-. Gero, galderak egin ahal izan genizkion neska ardunadunari.
Gauza asko ikasi genuen eta oso ondo pasatu genuen.
Bazkaldu, jolastu eta... Izarrara!jueves, 20 de octubre de 2011
GURE LELOA
Gure taldearen izena 20 mosketeroak aukeratu dugu hogei garelako eta denok lagunak garelako. Mosketeroak bezala, denok, beti, besteei laguntzeko prest gaude.Adibidez: batek ez badaki zerbait egiten, denok laguntzen diogu jakin arte. Gainera denok hartu behar dugu parte jarduera guztietan.
BAT DENONTZAT, DENOK BATENTZAT!
BAT DENONTZAT, DENOK BATENTZAT!
viernes, 14 de octubre de 2011
BERRIRO ESKOLARA!
Aurten 5. maila egingo dugu. Irailean hastea gogor samar egin zitzaigun: eskolara iristea, goiz altxatzea, etxerako lanak egitea... Bestalde oso pozik hasi ginen dena berria zelako: gela, liburuak, ordenagailuak, bloga, arbela digitala, andereñoa...Gainera ondo sentitu ginen berriz lagunak ikustean. Eta gurekin batera ikasle berri bat etorri zen, Loredana izenekoa.
Txanelako lehenengo gaia "Unibertsoa" da; gai misteriotsua! Asko ikastea espero dugu!
Argazkietan planetei buruzko informazioa bilatzen ari gara.
Txanelako lehenengo gaia "Unibertsoa" da; gai misteriotsua! Asko ikastea espero dugu!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)