"BAT DENONTZAT, DENOK BATENTZAT!" AURRERA!

jueves, 9 de agosto de 2012

viernes, 22 de junio de 2012

Azken txangoa...Azken eguna...Ai ene!
Bizipen berezia izan da 6.  mailakoentzako agurra prestatzea; zorte ona opa diegu guztioi!


Datozen bi hilabeteak izan daitezela zoriontsuak denontzat eta irailera arte, eskolak berriro elkartuko gaituenean.                 
                                                    Anabel.











miércoles, 20 de junio de 2012

Azken txangoa!

Ver todas
Consigue el tuyo


Ekainaren 5ean Urbasara hurbildu ginen ikasturteari bukaera dibertigarria emateko asmoz. Eta horrela izan zen! Begira ezazue zein ongi pasa genuen!

EUSKARA EGUNA: FLASHMOB


Abenduaren hiruan Euskararen Eguna izan zen. Izarrako plazan gazteek asmatutako flashmob batean hartu genuen parte biok. Dantzaren kanta Itsasoa gara du izenburu eta Ken 7 taldearena da. Nire ustez oso polita izan zen dantza.Gehien gustatzen zaiguna da denok batera salto egiten duguneko momentua.Adin guztietako jendeak hartu zuen parte; ikusle asko ere izan genuen. Oso ondo pasatu genuen!
                                                                                                                            NEREA ETA LAIA



jueves, 24 de mayo de 2012

DANBORRADA IKASTOLAN

       Apirilaren 27an San Prudentzio ospatu genuen ikastolan. Zuriz jantzita joan ginen eta txanoan jartzeko bi marrazkiekin: barrazkiloa eta perretxikoa. Buruan sukaldatzeko eramaten dituzten txanoak eraman genituen.
       Danborrada ez zitzaigun oso ondo atera gehienek ez zutelako abesten, bakarrik danborra jotzen zuten.Guk, bostgarren mailakook, asko abestu genuen baina batzuetan aurreratzen ginen. 
       Gero frontoira joan ginen eta txoripanak jan genituen.
       Oso ondo pasa genuen!




miércoles, 9 de mayo de 2012

SUKALDEAN!

MAGDALENAS

Como estamos trabajando en la clase de Lengua los textos instructivos hemos aprovechado para hacer unas magdalenas en la cocina de la escuela. El 29 de febrero nos fuimos a hacer las magdalenas, pero como se nos olvidó los papeles para enrollarlos los hicimos en unas bandejas ¡salieron riquísimas!





miércoles, 18 de abril de 2012

HAU UDABERRI ARRAROA!

Oporrak baino lehen heldu zitzaigun oso eguraldi atseginarekin. Hori dela eta, Anabelek argazki lehiaketa antolatu zuen, gaia udaberria izango zelakoan. Azken klase egunean, argazki makina eskuan, Ostuño aldera abiatu ginen, hori bai, lainoen azpian. Maiteren eguna ospatzeko ere aprobetxatu genuen.
Oporretatik bueltan, gelan, argazkiak ikusi eta politenak aukeratu genituen bozketaren bidez. Hauexek dira:



GARAT- ANDONI- ANARTZ


NAHIA - LAIA


MAITE - LOREDANA


ZORIONAK ETA UDABERRI ON!

viernes, 24 de febrero de 2012

ZUIAKO ESKOLETAKO PILOTA ETA BERTSO TOPAKETAK, ARAMAION.

Pasa den ostegunean, otsailak 24an, Aramaion, bertako,Murgiako, Legutioko, Gopegiko eta Izarrako 5. eta 6. mailetako ikaleok elkartu ginen eguna elkarrekin pasatzeko. Goiza pilota jolasetan eman genuen talde bakoitzean herri ezberdinetako haurrak geundelarik. Orokorrean ondo pasatu genuen.


Eguerdian eskola ondoko parkean jolastu eta bazkaldu genuen. Oso eguraldi ona egin zuenez, disfrutatu genuen baina, hori bai, beste eskolakoekin ez ginen asko erlazionatu! Aipatzeko da daukaten txirrista; IKUSI ZE LUZEA!


 Bazkaldu ostean antzokian (ze zori ona horrelakoa izatea!) eskola bakoitzekoek prestatutako bertsoak kantatu zituzten. Aramaiokoak gurekin sartu ziren baina, beno, txantxetan. Gurea ondo atera zitzaigun eta pozik itzuli ginen Izarrara.



miércoles, 30 de noviembre de 2011

2. PROIEKTUA: GURE SUSTRAIAK LURRARI LOTUZ!

HAS GAITEZEN GURE BAZTER EDERRAK MIRESTEN!


viernes, 25 de noviembre de 2011

EZETZ HEGAN EGIN!

           Pasa den ostiralean Gasteizera joan ginen "Ezetz hegan egin" antzezlana ikustera.


          Pertsonaiak lau txori ziren; lauek hegan egiteko arazoak zituzten: bat potoloegia zen; bestea tukua zen; hirugarrena zaurituta zegoen eta azkenak izorratuta zeukan bere nerbio sistema.Irla batean harrapatuta zeuden urakan bat zetorrelako. Beste txoriak joanda ziren beraiek hor abandonaturik utzita.Janari gutxi zutenez eztabaidatzen eta borrokatzen dute beraien artean baina urakanak jotzen duenean elkarri laguntzen diote. Bukaeran tukuaren irlara elkarrekin joatea erabaki zuten janariaren bila.   

    
           Gehien gustatu zaiguna urakanaren antzezpena izan da, oso ondo egina zegoelako.
       Antzezlan honekin ezin dela inor abandonatu eta guztiok elkarri lagundu behar diogula ikasi dugu.
                                                                            
           

          

domingo, 13 de noviembre de 2011

NON OTE GAUDE...


Asma dezakezue non izan naizen asteburu honetan nire familiarekin?

Pista bat behar duzuela? Bada, horra doa...

Hor ikusten den jauregia Antena 3-ko Gran hotel izeneko teleseriean agertzen da astero, asteartero.

Beste bat?

Espainako iparraldeko hiriburu bat da.

Hirugarrena nahi?

Cantabrian dago.

Orain, bai, ezta?  Ba... Erantzun azkar!

jueves, 27 de octubre de 2011

IZARREN ARTEAN!

Atzo, urriak 26, Iruñan izan ginen. Iristean ordu erdia eman genuen hamaiketakoa jaten eta jolasten. Ondoren planetarioan sartu ginen. Gela borobil batean zinemakoak baino etzandago dauden eserlekuetan egokitu ginen eta, erdian zegoen errobot bati esker, goiko kupula batean muntaia txundigarria ikusi genuen. Bi atal zituen: Amamalur ikuskizuna -Lurraren sormena eta garapena azaltzen zuena- eta gaueko zerua -konstelazioak-. Gero, galderak egin ahal izan genizkion neska ardunadunari. 
Gauza asko ikasi genuen eta oso ondo pasatu genuen.
Bazkaldu, jolastu eta... Izarrara!





jueves, 20 de octubre de 2011

GURE LELOA

Gure taldearen izena 20 mosketeroak aukeratu dugu hogei garelako eta denok lagunak garelako. Mosketeroak bezala, denok, beti, besteei laguntzeko prest gaude.Adibidez: batek ez badaki zerbait egiten, denok laguntzen diogu jakin arte. Gainera denok hartu behar dugu parte jarduera guztietan.

BAT DENONTZAT, DENOK BATENTZAT!



viernes, 14 de octubre de 2011

BERRIRO ESKOLARA!

        Aurten 5. maila egingo dugu. Irailean hastea gogor samar egin zitzaigun: eskolara iristea, goiz altxatzea, etxerako lanak egitea... Bestalde oso pozik hasi ginen dena berria zelako: gela, liburuak, ordenagailuak, bloga, arbela digitala, andereñoa...Gainera ondo sentitu ginen berriz lagunak ikustean. Eta gurekin batera ikasle berri bat etorri zen, Loredana izenekoa.

        Txanelako lehenengo gaia "Unibertsoa" da; gai misteriotsua! Asko ikastea espero dugu!



Argazkietan  planetei buruzko informazioa bilatzen ari gara.