"BAT DENONTZAT, DENOK BATENTZAT!" AURRERA!

jueves, 27 de octubre de 2011

IZARREN ARTEAN!

Atzo, urriak 26, Iruñan izan ginen. Iristean ordu erdia eman genuen hamaiketakoa jaten eta jolasten. Ondoren planetarioan sartu ginen. Gela borobil batean zinemakoak baino etzandago dauden eserlekuetan egokitu ginen eta, erdian zegoen errobot bati esker, goiko kupula batean muntaia txundigarria ikusi genuen. Bi atal zituen: Amamalur ikuskizuna -Lurraren sormena eta garapena azaltzen zuena- eta gaueko zerua -konstelazioak-. Gero, galderak egin ahal izan genizkion neska ardunadunari. 
Gauza asko ikasi genuen eta oso ondo pasatu genuen.
Bazkaldu, jolastu eta... Izarrara!





3 comentarios:

laia dijo...

Ze ondo pasatu genuen Iruñeko planetariumean!!!!!!

nerea dijo...

oso andia zen planetarioa

beñat dijo...

oso andia sen ,bai ,bai ,bai.